Eusko Labela duen benetako Esne Bildotsa Euskal Herriko "Latxa" eta "Carranzana" arraza autoktonoetakoa da.
Amaren esneak soilik elikatzen du, eta 3-5 aste dituenean sakrifikatzen da. Ondorioz, haragi mamitsua, samurra eta zapore bikainekoa da.
Kalitate-kontrola
Eusko Labela duen Euskal Herriko Esne Bildotsak bere Araudi Tekniko espezifikoan ezarritako baldintzak betetzen ditu. Marketin eta Ziurtapen Unitateak eta bere Kontrol Organoak betetzen dela gainbegiratzen dute.
Araudi hori eskuragarri dago Marketin eta Ziurtapen Unitatearen egoitzan.
Pisua
7 kg eta 7,5 kg artean
Produktuaren iraungipena
Arkumeak 21 eguneko iraungipena du
Kontserbazioa
Hoztuta kontserbatzea. 1. C eta 5 ºC artean
Gallastegi harategiak denboraldian bakarrik egiten du lan Eusko Labeleko arkumeekin.
Arkume denboraldia azaroaren 15etik maiatzaren 31ra bitartekoa da. (Sasoiz kanpo, kontsultatu dendan)