Euskolabel sagardoa
Euskolabel sagardoa
Eusko Label bereizgarria duen sagardoa sagardo naturala da, % 100 Euskadiko sagarrarekin ekoiztua eta hasieratik amaierara kontrolatua. Alde batetik, sagardo-sagarren ekoizpena kontrolatu da, ekoizleak eta horien sagastiak ikuskatu dira eta Marketin eta Ziurtapen Unitateko zerrendetan erregistratu dira. Araudiak, halaber, sagarra elaborazio-zentroetara nola garraiatu behar den jasotzen du, eta, azkenik, elaborazioa, ontziratzea eta etiketatzea kontrolatzen dira. Marketin eta Ziurtapen Unitatea da erregelamenduaren alderdi guztiak betetzen direla egiaztatzeko ardura duen kontrol-erakundea.
Ordainketa segurua (Konfiantzazko erosketa, redsys bidezko txartelarekin edo banku-transferentzia bidez)
Konfiantzazko garraioa (Jaso itzazu produktuak eroso zure etxean edo jasi itzazu gure dendan)
Bezeroarentzako arreta (Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko. Behar duzun guztian erantzungo dizugu)
Marketin eta Ziurtapen Unitateak produktu-analisi ugari egiten ditu hainbat laborategi eta unibertsitatetan. Guztira, 15 zehaztapen aztertzen dira: azidotasuna, alkohol-gradua, pH-a, azido malikoa, azukreak, errautsak eta fenolak.
Baina azken proba Marketin eta Ziurtapen Unitateko Kalifikazio Batzordetik dator. Batzorde hori produktua dastatzeaz eta sagardo naturalen ikus-, usaimen- eta dastamen-ikuspegitik ezaugarri organoleptikoak baloratzeaz arduratzen da.
Eusko Labeldun produktu guztiak bezala, sagardo naturala Eusko Labelarekin egin ahal izateko bete behar diren gaiak produktuari buruzko araudi tekniko batean jasota daude. Araudi hori sagardo-sagarraren ekoizleek, sagardo naturalaren egileek, teknikariek, Marketin eta Ziurtapen Unitatearen ordezkariek eta administrazioek osatutako lan-mahai batek egin du. Orain, Marketin eta Ziurtapen Unitateari dagokio produktu hori kontrolatzea eta ziurtatzea. Ildo horretan, aipatu behar da marka publikoen eta ofizialen kontrol-sistemek funtzionatzen dutela, eta ikusten bada erregelamenduaren alderdiren bat betetzen ez dela, horren arabera jokatzen da, ez-betetzeen aurrean beharrezko neurriak hartuz.
Produktua kontrolatzeaz gain, sustapen-lanak egingo dira merkatuan ospea lortzeko, eta, horrela, balioa emango zaio EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreari.
Eusko Labela duen Euskal Herriko Sagardo Naturala Marketin eta Ziurtapen Unitateak onartutako botila batean ontziratzen da, produktua erraz identifikatzen dela eta argitan egoteagatik produktua hondatzen dela behar bezala babesten dela bermatzeko. Produktu ziurtatua identifikatzeko eta etiketatzeko, etiketa zenbakituak eta kontrolatuak erabiliko dira.