Eusko Label

euskolabel

Kalitatearen K ikurra da Eusko Label markaren adierazpide grafikoa eta horren bidez EAEn ekoitzi, eraldatu eta/edo prestatutako nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizi egiten dira, horien kalitatea, maila edo berezitasuna batez bestekoa baino handiagoa bada betiere.

Bere helburu nagusiak hauexek dira: Kontsumitzaileari kalitate-maila handia bermatzea. Kontsumitzaileari ondo zerbitzatzea, produktuen jatorria eta benetakotasuna segurtasun osoz identifikatzeko aukera emanez. Ekoizleen lana defendatzea. Kalitatezko ekoizpena sustatzea. Eusko Labela duten produktu guztiak Arautegi Tekniko baten mende daude eta hura ondo betetzen dutela bermatzeko hainbat kontrol egin behar dituzte.

Hazi Eusko Label bereizgarria duten produktuak kontrolatu eta egiaztatzeaz arduratzen da. Gainera, Eusko Labela duten bi produktuk -Euskal Okela eta Gernikako Piperra- Europako Batasunaren oniritzia jaso dute, hurrenez hurren IGP eta DO Jatorri Izendapenak lortu baitituzte.

lumagorri

Eusko Labela duten oilaskoek luma gorriak eta azala eta hankak horiak dituzte, eta hautapen genetiko baten ondorioa dira. Honako ezaugarri hauek dituzte: hazkunde motela, baserrikoak izatea eta aire zabalean haziak izatea. Produktuak ikusi.

Eztia

Eusko Labela duten eztiak gordinak, freskoak, kalitate eta purutasun handikoak dira, jatorri botanikoaren araberako ezti mota guztien kasuan (lore-eztia, eukalipto-eztia, akazia-eztia, txilar-eztia, basoko eztia). Produktuak ikusi.

Ibarrako piparrak

Ibarrako piparra aldaera autoktonoa da, “Berezi” izenekoa, eta EAEko eremu atlantikoan ekoizten eta ontziratzen da, batez ere Ibarra (Gipuzkoa) inguruan, klima-baldintza aproposenetan: altuera txikia, tenperatura epelak, hezetasun eta plubiositate handia... Produktuak ikusi.

Babarrunak

Babarruna tradizio handiko elikagaia da Euskal Herrian, duela bostehun urte baino lehenagotik egiten dena gure baserrietan. Eusko Labela duten Euskal Herriko Babarrunak kalitate goreneko babarrunak dira, dastatzaile profesionalek "oso onak" edo "apartak" bezala sailkatutakoak. Eusko Label dun 2 babarrun mota daude: Tolosako Babarrunak eta Arabako Babarrun Pintoa. Produktuak ikusi.

Arrautzak

Euskal Baserriko Arrautza gure baserrietan hazitako oiloen arrautzak dira. Kanpoan hazten dituzte oiloak, baldintza ezin hobeetan eta hazkuntza sistema egokia erabiliz. Produktuak ikusi.

esnea

Eusko Labeleko esne pasteurizatuak Euskal Herriko ustiategi onenetan du bere jatorria, indarrean dagoen Europako arautegiak eskatzen duena baino kalitate maila handiagoa eskainiz. Produktuak ikusi.

Bildotsa

“Euskal Esne Bildotsa” markako bildotsak, ezinbestean, EAEn ekoiztu, hil eta zatitzen dira, eta arraza autoktonokoak dira: Latxa edo Carranzana, eta horien gurutzatzeak. Produktuak ikusi.

Sagardoa

Euskal Sagardoa %100 bertako sagarrarekin dago egina. Eusko Labela duten produktu guztietan bezala Euskal Sagardoa ekoizteko bete behar diren zehaztasun guztiak produktuaren araudi teknikoan daude jasota. Produktuak ikusi.