Del Verde

del-verde

Ingurunea errespetatzen duen metodoen bidez eta elikatzeko ohitura osasungarri eta garbiari jarraituz elaboratu eta hautatzen ditu kalitate handiko elikagaiak Delverdek. Horixe da bere erronka nagusia hasiera hasieratik, eta hori guztia, naturari eta haren balioei estu lotutako giro batean egiten du.

Delverderen ekoizpenaren filosofia izenean ikus daiteke islatuta, izan ere, Majellako magaletik behera Verde ibaiak isurtzen dituen ur garbi garbietan du inspirazio iturri. Honakoa da Delverderen balio erantsia: ekoizpen metodo naturala erabiltzeko erabakia, ur garbienak eta galgarauaren semola onenak erabiltzea.

Delverderen produktu guztiek omenaldia egiten diete Mediterraneoko dieta perfektuaren zaporeei, beti jakinduriaz irudikatuz eta lehengaia erabat errespetatuz. Horregatik, gastronomoek oso gustukoak dituzte Delverde produktuak, pastak, olioa, kontserba latak eta prestaturiko saltsak, izan ere, berez naturalak dira eta zaporea ere denetan da berezia.